'Gure inguruari begirada bat' lehiaketako erakusketa ireki dute Azpeitian

Urola Kostako Hitza 2015eko urtarrilaren 9a

  'Gure inguruari begirada bat' lehiaketako saridunak, udal ordezkariekin. Azpeitiko Udalak, Lagun Onak Mendi Bazkunaren laguntzarekin, antolatutako Gure inguruari begirada bat lehiaketako irabazleekin eginiko erakusketa ireki dute jada, Betharram aretoan. Irabazleez gain, beste hamabost argazki ere aukeratu dituzte, eta haiekin osatu dute argazki onenen zerrenda. "Azpeitiko natur txokoak" izan da 2014an jarritako gaia, eta hiru kategoritan banatu dute. Gutzira, hemeretzi argazkilarik hartu dute parte txapelketan, eta kategoria bakoitzean hiru irabazle egon dira; beraz, 100 euroko bederatzi sari banatu ditu udalak hamairugarren edizio honetan. Hain zuzen, atzo banatu zituzten txapelketako sariak, eta honako argazkilariak izan dira onenak gai bakoitzean: Lehen kategoria: Natura. Azpeitiko animaliak edota landareak biltzen dituen argazkia.
  • Iñaki Etxenagusia.
  • Igor Froilan.
  • Javier Beristain.
Bigarren kategoria: Arkitektura naturguneetan. Gizakiak naturaren ustiapen edo kudeaketarako egin dituen lanak.
  • Iñaki Aranburu.
  • Juan Ramon Llavori.
  • Juan Joxe Agirre.
Hirugarren kategoria: Aisia eta natura uztartzen dituen lana.
  • Iñigo Olarte.
  • Juan Carlos del Pozo.
  • Jon Aizpuru.
Erakusketa irekita egongo da hilaren 18a bitartean, eta honakoa da haren ordutegia: Astelehenetik ostiralera: 18:00etatik 20:00etara. Asteburuetan: 12:00etatik 14:00etara.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide