Hogeita hamar urte eta gero, azken eskolak ari dira ematen Bizkargi Musika eta Dantza Eskolaren Gaztanenea egungo eraikinean. Hilaren 19an Musikagunean izango duten egoitza berrian hastekoak dira, eta harutz lekualdatzeko azken lanetan dabiltza ikastetxeko kideak. Egungo eraikineko arazoei aurre egin nahian, ilusio handiarekin estreinatuko dute Elkarguneko etxabeetako egoitza berria, Musika Bandarekin eta herriko hainbat musika talderekin batera: «Oso gustura gaude. Azkoitiko herriak irabazi egingo du, eta horrelako musika eskola bat edukitzea aberasgarria da», esan du Mari Jose Arregi ikastetxeko zuzendariak. Hilaren 17an inauguratuko dute ofizialki Musikagunea, eta ate irekien saioak egingo dituzte orduan.
Lekuz aldatzeko azken lanetan ari zarete.
Kaxetan sartu, eta eraman dezakegun materiala leku berrira eramaten ari gara. Musikagunera joan bitartean, eskolak emateko behar dugun materiala utziko dugu, eta gainontzekoa harutz eramaten ari gara. Altzari batzuk iristeko zain ere bagaude. Hilaren 16ra arte ariko gara hemen lanean, eta asteburu horretan eramango ditugu musika tresnak. Ez nuen uste horrenbeste material zegoenik, baina kontuan hartu behar da 30 urtez ibili garela hemen.
Zerbait berria estreinatzeak beti eragiten du ilusio bat. Zuen kasuan, ordea, beharrezkoa izan da, ezta?
Bai, noski. Etxe hau ederra da kanpotik, baina eman behar zuen guztia eman du. 30 urtean egon gara bertan. Finean, kontuan hartu behar da hau etxe bat dela; ez zen egokitu musika eskola bat egiteko. Eraikinean pare bat horma bota ziren, eta kito. Konpontzen joan gara, baina arazo handiak ditugu.
Zein dira arazo nagusienak?
Irisgarritasun eta segurtasun arazo handiak daude: batetik, elbarrituentzako ez dago egokituta, eta horrez gain, lehenengo solairuan bi sarrera-irteera daude, baina ia eskola guztiak bigarren solairuan ematen dira, eta suteren bat edo izanez gero, han ez dago irteerarik. Ikasle kopurua ere handitu egin da, eta oso gela gutxi daude, eraikinak handia dirudien arren. Sotoan badago lekua, baina ez ditu baldintzak betetzen. Beraz, baimenik ez dugu han eskolak emateko.
Arazo horiek denborarekin aregoatuz joango ziren, ezta?
Bai. Ume asko daude, eta gela handienak bigarren solairuan daude. Ikasle gehien hor biltzen da. Urtetik urtera ikasle kopurua hazten joan da, eta gela gehiago behar ditugu.
Musikagunearekin arazo horiek konponduko al dira?
Bai. Han, solairu bakar batean egongo gara, eta segurtasun eta irisgarritasun baldintzak betetzen ditu. Ez dauka zerikusirik hemengoarekin.
Bizkargin zer aldatuko du egoitza berriak, Musikaguneak?
Batetik, espazioa. Orain arte, irakasleok partekatu egin behar izan ditugu gelak, eta gauzak batetik bestera eramaten egon behar izaten dugu. Entsegu gelarik ere ez daukagu; halakoetan, lehen solairuko gela handia hustu eta han prestatzen dugu. Musikagunean, berriz, horretarako gela bat izango dugu. Beste kontu garrantzitsu bat hotsgabetzearena da: hemen guztia entzuten da. Musikagunea, berriz, musika eskola bat izateko prestatuta dago. Teknologikoki ere pauso handia emango dugu. Azpiegitura gehiago izango ditugu, hemen ezinezkoa zena.
Proiektua guztion artean diseinatu duzuela esan izan duzue. Nola izan da prozesua?
Elkargunean Musikagunea egitea erabaki zenean, Bizkargin zer behar genituen galdetu ziguten. Guk gurea adierazi genien. Esan ziguten hango espazioarekin posible izango zela guk eskatzen genuena egitea. Musika taldeen egitasmoa ere honekin uztartu zuten, eta bandari ere proposatu zioten lekualdatzea. Guztiok irabazten dugula uste dut. Finean, musikaz eta kulturaz arduratzen direnentzako espazioa izango da, eta hori aberasgarria da. Orain, hiru taldek elkarbizitzen ikasi beharko dugu, baina bakoitzak bere autonomia ere izango du.
Elkarlanerako bidea ere irekiko duzuela diozue. Nola egingo duzue?
Bandarekin ari gara proiektu bat lantzen, elkarlanean aritzeko eta batak besteari lekukoa emateko. Horrez gain, bilera bat egin dugu, bakoitzaren beharrak jakiteko. Elkarlana nola egin dezakegun ere hitz egin dugu, eta bileretan jarraituko dugu, proiektua adosten joateko. Ekitaldi batzuk batera antolatzen hasita gaude, baina saio zehatzetatik haratago landu behar dugula uste dut.
Gogotsu al zaudete?
Ikasleak aspalditik ari dira galdezka ea noiz joan behar dugun. Batez ere irakasleek dute gogoa. Orain dela aste batzuk irakasle guztiok joan ginen proiektua ikustera, eta oso gustura atera ginen, desiatzen gaude guztiok.
Dena den, eraikina uzteak pena ere emango dizu, ezta?
Eraikin honi maitasuna hartuta diot, 30 urte asko direlako. Hasiera hartan ere urtarrilean sartzekoak ginen, baina otsailean sartu behar izan genuen, izugarrizko elurteak izan zirelako.
Oraingo ilusio berarekin egongo zineten.
Zain-zain egon ginen, baina elurtearengatik kamioiek ezin zuten etorri. Bi urte miserikordia zaharrean egon ginen, eta hura oso zaharra zen. Izugarrizko ilusioarekin geunden, orain bezala.
Oroitzapen asko izango dituzu.
Asko! Eta, ez pentsa ahaztuta nagoenik. Noiz eta nola hasi ginen eta altzariak eta musika tresnak ekarri zituzteneko uneez gogoratzen naiz.