Urteko lehen Mutxikoak izango dira igandean Azpeitian

Urola Kostako Hitza 2015eko urtarrilaren 8a

Dantza Jauziak Azpeitian Azpeitiko mutxikoak martxan hasi dira urte berriarekin batera. Igandean emango diote hasiera denboraldi berriari, 12:00etan, eguraldi ona eginez gero, plazan; eta, bestela, Sanagustin kulturgunean. Itsasik, Sahatsak, Ikasberriko dantza eskolak, Azpeitiko Kultur Mahaiak eta Sanagustin Kulturguneak antolatzen dituzte dantza-jauziak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide