Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Now Euskal Herrira! lelopean, larunbatean Bilbon egingo den manifestaziorako autobusak antolatu dituzte Urola Kostako herrietako eragileek. Dispertsioaren aurkako manifestazioa 17:30ean hasiko da, eta honako ordu eta tokietatik abiatuko dira eskualdeko autobusak:
Azkotia: 16:00etan, Graphic's aurrean. Txartelak salgai talberna hauetan: Etxe-Aitz, Txalintxo, Zurt eta Zakela.
Azpeitia: 15:30ean, anbulatorio aurrean. Txartelak salgai taberna hauetan: Orkatzen, Zuhatzen, Izaron eta Jim-Clark-en.
Getaria: 15:30ean, Getariako geltokian. Izen-ematea irekita dago Arralde tabernan.
Orio: 15:30ean (tokia zehaztu gabe). Txartelak salgai Kolon Txikin.
Zarautz: 10:00etan edo 15:00etan, Eguzki tabernaren aurrean. Txartelak salgai leku hauetan: Txiki politen, Arranon, Eguzkin eta Lizardi arropa dendan.
Zestoa: 15:30ean, Gurutzean. Izen-ematea Zestoako taberna guztietan.
Zumaia: 16:00etan (behin-behinean), Hortz Klinikako geltokian. Izen-ematea irekita dago taberna hauetan: Inpernupe, Metro eta Nikol.