Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Bihar, ostiralean, amaitu da 'Kooperatuz' egitasmoko kartela aurkezteko epea. gib@azpeitia.eus helbidera bidali behar da lana, A3 neurrian, egilearen izen-abizenekin eta telefono zenbakiarekin batera. Irabazlearen izena urtarrilaren 13an, asteartean, argitaratuko dute antolatzaileek, hau da, Azpeitiko Gaztetxeak, XJ Auzolanean-ek eta Gazte Informazio Bulegoak. Irabazleari 80 euroko txartela emango diote, herriko dendetan gastatu ditzan.
Kooperatuz egitasmoaren helburua da kooperazioa eta Azpeitiko gazteak uztartzea. Horretarako, herritarrek izan dituzten zenbait esperientzia partekatu dituzte, lankidetzako bidea urratzeko.