[caption id="attachment_121716" align="aligncenter" width="300"]

Bost hazbeteko tren zirkuitua hilaren 17an inauguratuko dute Iraetan.[/caption]
Iraetan Santa Ines festetarako ekintza ugari antolatu dituzte. Festei lotutako lehen ekintzak urtarrilaren 17an izango dira eta hilaren azken egunera arte bost festa egun izango dituzte. Tartean, Iraetako bost hazbeteko tren zirkuitua inauguratuko dute.
Iraetako San Ines jaietako EGITARAUA:
- Urtarrilak 17, larunbata. Iraetako tren zirkuituaren inaugurazioa.
11:00etan, bost hazbeteko tren zirkuituaren inaugurazioa. egun osoan zehar tren desberdinen erakustaldia eta proba saioak.
23:00etan, Lin Ton Taun eta Voltaia taldeen kontzertua.
- Urtarrilak 21, asteazkena. Santa Ines Eguna
09:30ean, diana.
10:30ean, txupinazoa.
11:00etan, Santa Ines eguneko meza.
14:00etan, Gure Ordeka Elkarteko bazkaria.
- Urtarrilak 23, ostirala.
22:30ean XXVI. Mus txapelketa Bekotxe Merenderoan (22:00etan da izen-ematea).
- Urtarrilak 24, larunbata.
11:00etan, pilotako finalak.
13:30ean, iraetarren arteko pintxo lehiaketa
17:30ean, Iraetako futbol zelaian, auzoen arteko futbol 7 mistoko txapelketa.
19:00etan, poteoa, Iraetako tabernetan eta frontoian.
21:00etan, afari herrikoi irekia, frontoian: txorizoa, saiheskiak, salda, postrea eta txotxa.
23:30ean, Trikidantz taldearekin berbena.
- Urtarrilak 25, igandea.
09:00etan, diana eta meza.
10:00etan, helduentzat hamaiketakoa.
12:00etan, poteoa.
17:00etan, Urrezko Aizkorako Txapelketa.
- Urtarrilak 31, larunbata. Umeen Eguna
11:30ean, zuhaitz landaketa Iraetako umeekin.
16:00eta, Iraetako jaioberriei omenaldia, Gure Ordekan.
16:30ean, puzgarriak frontoian.
17:30ean, aurpegi margotzea, frontoian.
18:30ean, txokolate jana eta gozoki banatzea.
19:00etan, farolilloen aireztatzea (eguraldia lagun).