Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Azpeitiko Landeta auzoko etxebizitza batean sutea izan da, eta bi pertsona artatu dituzte. 14:35ak aldera izan da. Landeta etorbideko azken pisu bateko sukaldean piztu da sua, antza zartaginak su hartu du ke asko eraginez. Kea arnastu dutelako emakume eta gizon bat izan dira artatuak tokian bertan.