Ireki dute 'VII. Zuzenien' mendi lasterketako izen-ematea

Urola Kostako Hitza 2015eko urtarrilaren 7a

[caption id="attachment_121580" align="aligncenter" width="372"]'VII Zuzenien' probako kartela. 'VII Zuzenien' probako kartela.[/caption] Azpeitiko 'VII. Zuzenien' mendi lasterketan izena emateko epea ireki dute gaur, asteazkena. Lagun Onak Mendi Bazkunak antolatutako proba martxoaren 1ean jokatuko dute, eta kirolprobak.com webgunean eman daiteke izena otsailaren 25a bitartean. 'VII. Zuzenien' puntuagarria izango da lasterketa bertikalen Euskal Herriko txapelketan. Aurten, gainera, zenbait aldaketa egin dituzte ibilbidean Lagun Onak mendi bazkunako kideek. Besteak beste, korrikalariak plazatik abiatuko dira, beste urteetan ez bezala. Bestalde, urtarrilaren 12tik aurrera, Lagun Onak mendi bazkunaren webgunean izena emateko aukera izango dute parte-hartzaileek, lasterketaren irteera-orduak ere mendi bazkunaren webgunean jarriko dituzte, otsailaren 28an.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide