Kirol Patronatuak
2015erako aurreikusitako aldaketen artean dago gimnasioaren eta saunaren doako zerbitzua. Hori, ordea, ez da hasiko igerilekuko erainiko lanak amaitu arte, hau da, otsailaren amaiera edo martxoaren hasiera arte. Orain arte kuota berezia ordaindu behar zen zerbitzu horiek probesteko, baina behin lanak amaituta, bazkide guztien eskura egongo dira.
Kazeta honetako papereko edizioan argitaratu dugu 2015arekin batera hasiko dela doako zerbitzua, baina ez dute martxan jarriko igerilekuko eraikineko obrak amaitu bitartean.