Film onenaren Goya saria lortzeko hautagaietako bat da 'Loreak' filma

Urola Kostako Hitza 2015eko urtarrilaren 7a

[caption id="attachment_121512" align="aligncenter" width="300"]Nagore Aranburu azpeitiarra da filmeko protagonistetako bat Nagore Aranburu azpeitiarra da filmeko protagonistetako bat[/caption] Euskarazko filmean eskualdeko hainbat aktorek hartu dute parte: Itziar Aizpuru getariarrak, Nagore Aranburu azpeitiarrak eta Egoitz Lasa zarauztarrak. El Niño, La isla mínima, Relatos salvajes eta Magical Girl filmekin lehiatuko da Loreak, Espainiako Zinema Akademiak ematen dituen Goya sarietan film onenarena eskuratzeko. Nagore Aranburu elkarrizketatu zuen HITZAk urri amaieran, eta hala zioen azpeitiarrak filmari buruz: "Kritika onak jaso izanak ez du esan nahi kultura zinematografikoa duenarentzat bakarrik denik".

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide