Gaur punk kontzertuak egongo dira Putzuzulon

Urola Kostako Hitza 2015eko urtarrilaren 7a

Gaur gauerako punk saioak antolatu dituzte Zarauzko Putzuzulo gaztetxean. Active Minds (Erresuma Batua), Total Arse (erdi zarauztarrak) eta Bataalla (Salamanca, Espainia) taldeak igoko dira oholtzara. 21:00etan hasiko dira Zarauzko Putzuzulo gaztetxeko kontzertuak, eta antolatzaileek gogorazi dute 23:00etarako bukatuta egon behar duela ekitaldiak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide