Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Zestoako Arroabea auzoan ikastetxe berria egiteko aldarrikapenekin jarraitzen dute. Guraso Elkarteak jakinarazi duenez, bihar, arratsaldeko eskolen ondoren protesta zaratatsua egingo dute plazan, 16:30ak inguruan. Biharkoaz gain, hamabostean behin egiteko asmoa daukate. Auzoan kanpaina hasi zutenetik hainbat ekintza egin dituzte. Gabonetan, esaterako, San Silvestre lasterketa antolatu zuten.