Yolanda Arrietak 12 orduko literatura tailerra emango du Zumaian

Aiora Larrañaga Solabarrieta 2015eko urtarrilaren 7a

Zumaiako Udaleko Euskara Zerbitzuak literatura tailerra antolatu du urte hasierarako, eta aurtengoan Yolanda Arrieta idazlea izango da irakaslea. Bizitzaren poetika, hitzezko argazkiak izenburua du ikastaroak, eta idazkera sortzailea landuko dute bertan: hitza, poesia, literatura eta fikzioa oinarri hartuta, norbere baliabideak deskubritzeko aukera izango dute ikastaroan parte hartzen dutenek. Tailerra 12 ordukoa izango da; urtarrilaren 24tik otsailaren 14ra bitartean larunbatetan 10:00etatik 13:00etara egingo dituzte saioak, Alondegian. Ikastaroan parte hartu nahi dutenek izena emateko aukera izango dute hilaren 16ra bitartean Euskara Zerbitzuan, 943-865025 telefono zenbakira hots eginda edo korreo elektronikoz, euskara@zumaia.net helbidera idatzita. Ikastaroan parte hartzeko 30 euro ordaindu beharko dituzte herritarrek.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide