Aizarnazabalgo Uztarriko bertso afarirako txartelak salgai daude

Urola Kostako Hitza 2015eko urtarrilaren 6a

Adiskide bertso elkarteak bertso afari bat antolatu du urtarrilaren 23rako. Uztarri jatetxean elkartuko dira, 20:30ean, eta Angel Mari Peñagarikano eta Andoni Egaña ariko dira bertsotan. Sarrerak urtarrilaren 20ra arte eros daitezke, Uztarrin eta Zahar Etxean, 18 urtetik beherakoek 20 eurotan eta gainontzekoek 30 eurotan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide