Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Manuela Egaña Arroa Errekako Azketa baserriko bizilagunak 100 urte bete zituen joan zen astean, eta horregatik oroigarria eskaini dio udalak. San Joan egoitzan, bere egungo bizilekuan, izan dira udal ordezkariak, eta album bat oparitu diote, bere baserriaren argazkiarekin. Egaña laugarren emakume zestoarra da mende honetan 100 urtera iritsi dena.