Zumaian txakur kros proba egingo dute igandean, bazkari herrikoi eta guzti

Onintza Lete Arrieta 2015eko urtarrilaren 6a

[caption id="attachment_121405" align="alignleft" width="229"]Zumaiako  txakur kroseko aurtengo ibilbidea hau da Zumaiako txakur kroseko aurtengo ibilbidea hau da[/caption] Berrikuntzekin dator aurten ere Zumaiako txakur kros proba. Batetik, hasierako data aldatu, eta igandera aurreratu behar izan dute kirol ekitaldia. Pedro Etxeberria antolatzaileak azaldu duenez, iaz bezala aurten ere otsailean egin nahi zuten proba, baina iazko azaroan jakin zuten Espainiako Kopa asteburu berean izango zela. Horregatik, urtarrilera aurreratzea erabaki zuten. «Gabonen ondoren, ez zen hau datarik egokiena, baina libre egun horixe zegoen». Iaz 80 parte-hartzaile inguruk egin zuten proba, eta aurten ikusi egin behar jendea animatzen al den. «Ea egun hauetako eguraldia mantentzen den; hotz eta ateri». Antolatzaileak saiatu dira behintzat kirolariak Zumaiara erakartzen. Esaterako, aurten lehen aldiz probaren ondoren bazkari herrikoi bat egingo dute. Etxeberriak esan du beste herri batzuetatik hartu dutela ideia: «Beste toki batzuetan ere hasiak dira bazkariak egiten, eta guk ere horixe egingo dugu herri eskolako frontoian». Txakur kroseko korrikalarientzat ez ezik, ikusleentzat eta gainerako herritarrentzat ere irekitako ekitaldia izango da hori. «Izena eman daiteke proban parte hartzeko, proban parte hartu eta ondoren bazkaltzeko, edo nahi duenak bazkaltzeko bakarrik eman dezake izena», zehaztu du Etxeberriak. Proba motza, eta haurrena Herri eskolaren inguruan jarriko dute probaren irteera, baita helmuga ere. Zazpi kilometroko ibilbide bat egin beharko dute, baina nahi duenak aukera izango du lasterketa motzagoa egiteko. Informazio zabalagoa eta araudia ikusgai daude Lasterketak.com webgunean.   Bestetik, haurrek ere lasterketan parte hartzeko aukera izango dute. Irteerako gunearen inguruan egingo dute korrika. Izena emateko Aurrez izena emateko. -Herrikrossa.com webgunean. -Federatuak: proban parte hartzea 15 euro eta bazkaria 8 euro. -Federatugabeak: 18 euro proba eta bazkaria 8 euro. Egunean bertan. -Federatuek 20 euro, eta federatugabeek 22 euro. Haurrak. Egunean bertan eman behar dute izena, gurasoen baimenarekin.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide