Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Zumaiako Gure Esku Dago herri mugimenduak urtarrilean zehar iritzi bilketa bat egingo du. Horretarako herrian zehar kutxa batzuk jarriko dituzte, batez ere tabernetan eta kafetegietan. Erabakitzeko eskubidearen inguruan zumaiarrek esan nahi dutena, pentsatzen dutena eta sentitzen dutena jaso nahi dute hala. «Jakin nahi dugu erabakitzeko eskubidea behar dugun edo ez, zergatik, nola eta zertarako. Izan ere, asko dira gaiaren inguruan esateko ditugunak, eta guk iritzi guztiak kontuan hartu nahi ditugu», azaldu dute. Hiru astetan zehar egingo dute iritzi bilketa, eta bertan jasotzen dituzten mezuak urtarrilaren amaieran argitaratuko dituzte.