Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Lasaotik trenez iritsi dira gaur arratsaldean errege magoak Azpeitiko Burdinbidearen Museora. Bertan, haur asko zituzten zain. Erregeek gozokiak banatu dituzte, eta Sanjuandedira joan dira. Ondoren, Alde Zaharrera gerturatu dira, eta plazan amaitu dute ibilbidea. Gaurko protagonistek umeei eskatu diete, gauean, txorizoa eta ardoa jartzeko beraien sukaldeetan.