Irteera bat antolatu du Zumaiako Inda Mendik iganderako

Urola Kostako Hitza 2015eko urtarrilaren 5a

Zumaiako Inda Mendik txango bat egingo du igandean. Krutzeta portuan barrena ibiliko dira: Durakogain tontortxoa igo, Untzila auzoan hamaiketakoa egin, Murugain mendia igo eta Gezalibar auzoan amaituko dute. Goiko estankoan eman behar da izena ostiral eguardia baino lehen. Helduek 6 euro eta umeek 4 euro ordaindu beharko dute. 07:30ean irtengo dira autobus geltokitik.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide