Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Azkoitiko Matadeixe Zinetogram taldeak Izu Zinezkoak zikloa hasiko du asteazkenean (urtarrilak 7), oraingo honetan banpiroen gaia ardatz hartuta. Datozen asteetan sei film emango dituzte, Matadaixen eta Baztartxo antzokian. Lehenengo filma, Bram Stoker’s Dracula (Francis Ford Coppola, AEB, 1992) izango da. 21:30ean eskainiko dute, asteazkenean, Matadeixen.