Errege magoen postaria, oriotarren gutunak jasotzen

Onintza Lete Arrieta 2015eko urtarrilaren 5a

Haurrak zintzo-zintzo ilaran egon dira Errege Magoen postariari oparien eskutitza emateko zain. Banan-banan agurtu ditu hark, eta kaxa handi batean bildu dituzte herriko haurren desioak. Herri osoan zehar ibili da bere laguntzaileen danbor doinuen atzetik,  zaldi zuri baten gainean. Arrantzale kalean, esaterako, haur asko elkartu da erregeen postariari beren eskutitza emateko. Hotzari pazientziarekin aurre egin, eta eskutitza eman ondoren goxokiak jaso dituzte trukean. Izan da azken momentuan beldurtu eta ausartu ez den haurrik ere, baina ia gehienak animatu dira bizar zuridun gizonarengana gerturatzera.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide