Errege magoen desfileak, gaur, herriz herri

Urola Kostako Hitza 2015eko urtarrilaren 5a

Errege magoen desfileak izango dira gaur herriz herri. Trenez, belaontziz, zaldiz etorriko dira. Azpeitira trenez etorriko dira Azpeitiko Euskal Burdinbidearen Museora Lasaotik, 17:00etan. Ondoren, igerileku aurrera joango dira. Desfilea 19:00etan hasiko dute handik, Sanjuandegitik abiatuko dira Jose Antonio Agirre plazatik. Azkoitira 19:30ean etorriko dira Errege magoak, eta desfilea egingo dute herrian zehar. Aurretik, 16:30ean, Erregeen pajeak eskutitzak jasotzen egongo dira eliz atarian. Getarian 18:30ean hasiko da Errege magoen desfilea. Orion 18:00etan abiatuko dute desfilea, zaldi gainean, tren geltokitik. Zarautzera 18:30ean iritsiko dira Errege magoak. Desfilearen ibilbidea honakoa da: Bizkaia Kalea, Urdaneta kalea, Araba kalea, Zelai Ondo plaza , Zelai azpibidea, Gipuzkoa kalea, Kale Nagusia (geldialdia egingo dute),  Musika Plaza, San Inazio kalea,  Santa Marina kalea, Herrikobarra, Foruen kalea eta Lege Zaharren enparantza (geldialdia egingo dute). Zestoan Errege magoen desfilea 18:30ean hasiko da. Akoa aldetik San Joan egoitza aldera ordu horretan iritsiko dira, eta ondoren herrian zehar ibiliko dira. Zumaiara belaontzian etorriko dira gaur Errege magoak itsas kiroldegiraino. Belaontzia han utzi eta karrozan egingo dute desfilea 18:00etan. Herritik zehar ibili ondoren Ludotekan bukatuko dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide