Yeray Varelak eta Irati Etxaburuk irabazi dute San Silbestre lasterketa jendetsua

Uztarria Azpeitiko Ataiye 2014ko abenduaren 31

Parte-hartzeari dagokionez, arrakastatsua izan da aurtengo San Silbestre lasterketa. Mugatua zen izen-ematea, eta mugara iritsi da aurtengoan. Guztira, 800 lagunek hartu dute parte lasterketa nagusian eta aurrenekoz jokatu den patinatzaileen lasterketan. Horiez gain, mailaz maila, 80 bat benjaminek, alebinek eta infantilek eman diote urteari amaiera lasterka.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide