Urtea osasuntsu bukatzeko, San Silbestre lasterketak

Urola Kostako Hitza 2014ko abenduaren 30a

Urteari agur esateko modurik osasungarriena kirola eginez bukatzea da. Horretara datoz han-hemen antolatzen diren San Silbestre lasterketak, jada eskualdeko herri guztietan antolatzen direnak. Azpeitian, Getarian, Orion eta Zumaian goizez jokatzen dira, eta Aian eta Zarautzen arratsaldez. Izaera lehiakorretik harago, denek ala denek kutsu ludikoa dute nabarmen. Ikusi besterik ez dago zenbat lagun animatzen den lagunartean edo mozorrotuta korrika egitera.
AZPEITIAn hamalaugarren aldiz San Silbestre herri lasterketa egingo dut, Xeye Atletismo Taldeak Urola Kostako HITZA egunkariarekin elkarlanean antolatuta, Azpeitiko Udalaren laguntzarekin. Berrikuntzak izango ditu probak, lehenenengo aldiz patinatzaileen lasterketa (11:15ean plazatik) ere jokatuko baitute. Sei kilometrotako lasterketa da, proba nagusia 12:00etan hasiko da. Internetez aukera dago, www.herrikrossa.com helbidean, abenduaren 30era artean. Egunean bertan ere eman daiteke izena, baina orduan 15 euro ordainduta. Azpeitiko proben ordutegiak honakoak dira: 10:00etan benjamin neskak 700 metro; 10:10ean, benjamin mutilak 700 metro; 10:20an, alebin neskak 1.300 metro; 10:30ean alebin mutilak 1.300 metro; 10:40ean, infantil neska-mutilak 1.900 metro; 11:15ean, patinatzaileen lasterketa 6 kilometro; eta, 12:00etan lasterketa nagusia, kadeteek eta jubenilek 3.000 metro eta gainontzekoek 6 kilometro.

GETARIAn bost mailatan jokatuko dute lasterketa, 12:00etatik aurrera, elizaren aurretik. Maila bakoitzaren araberako distantziak zehaztu dituzte, gainera: benjamin aurrekoak (6-7 urte), 200 metro; benjaminak (8-9 urte), 700 metro; alebinak (10-11 urte) 1.250 metro; infantil-kadeteak (12-15 urte), 1.750 metro; eta helduak (16 urtetik gorakoentzat), 3.300 metro. Korrikalri xelebreenarentzat saria izango dela iragarri dute antolatzaileek.

ORIOn bi proba berezi dituzte: 11:30ean, haurrak irtengo dira lasterkea, Ikastola aurretik abiatuta; eta 12:00etan, helduak, toki beretik. Helduek Karela kiroldegian eman dezakete izena.

ZUMAIAko lasterketa, besteekin alderatuta, ezberdina da. Biko Lasterketa izena du eta bosgarrenez jokatuko dute. Haur eta gaztetxoen lasterketak 12:00etan hasiko dira. Benjaminek eta aurrebenjaminek 250 metro; Aalebinek, kadeteek eta jubenilek, berriz, 2 kilometro. 12:30ean helduen txanda izango da: 5.660 metroko bidea. Bikote mistoen formatuan jokatzen da, eta bikotekide batek lasterka egiten duen bitartean, besteak lasterka, patinetan edo bizikletan lagunduko diezaioke. Izenak doan eman daiteke Lubaki kiroldegian edo egunean bertan, ordu erdi lehenago. Saria kirol materiala izango da eta erosketa txartelak ere zozkatuko dira. Sari banaketa ekitaldia 13:30ean egingo da Beheko Plazan.

AIAn, 17:00etan emango zaio hasiera lasterketari, eta izena ordu erdi lehenago eman ahalko da herriko plazan. Irabazleentzat ez da saririk izaten, baizik eta partaide guztien artean opariak zozkatu ohi dira.

ZARAUZko proba antolatzen duten hamabigarrena da, eta bi egingo dituzte: 17:00etan, 13 urte bitartekoentzat, eta 18:00etan, 14 urtetik gorakoentzat. Helduentzako lasterketak 4 kilometroko luzera izango du, herriguneari bi itzuli emanda. Aurretiko izen-emateak 3 euro balio du, eta Helmuga Kirolak dendan edo Kirolprobak.com atarian egin daiteke; egunean bertan, 5 euro izango da. Urtero bezala, lehen sailkatuentzat sariak egongo dira, hainbat gauza zozkatu dute eta mozorro onenarentzat sari berezia emango dituzte.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide