11 dira orain arte Aho Bizarrik Gabe aritu direnak

Urola Kostako Hitza 2014ko abenduaren 29a

Ia bi urte dira Aho Bizarrik Gabe solasaldi zikloa hasi zela, Azpeitiko Kultur Mahaiaren, Sanagustin kulturgunearen, Uztarria Komunikazio Taldearen, Erlo Telebistaren eta UROLA KOSTAKO HITZAren ekimenez. 11 izan dira orain arte solasean aritu diren gonbidatuak: Martxelo Otamendi, Juan Jose Ibarretxe, Benito Lertxundi, Maddalen Iriarte, Jose Maria Setien, Amets Arzallus, Jesus Egiguren, Jon Sarasua, Edurne Brouard, Fermin Muguruza eta Ramon Saizarbitoria. - Martxelo Otamendi Berria-ko zuzendaria 2013ko otsailean aritu zen Mikel Ayestaran kazetariarekin. - Juan Jose Ibarretxe Eusko Jaurlaritzako lehendakari izandakoa 2013ko martxoan izan zen, Oihana Elduaien kazetariarekin. - Benito Lertxundi kantari oriotarra 2013ko maiatzean izan zen Sanagustinen, Pako Aristi idazle eta kazetariarekin. - Maddalen Iriarte kazetaria 2013ko uztailean izan zen, Eider Alkortarekin solasean. - Jose Maria Setien Donostiako gotzai izandakoa 2013ko urrian Xabier Euzkitzerekin aritu zen. - Amets Arzallus bertsolaria 2014ko urtarrilean aritu zen Estitxu Elduaien kazetariarekin. - Jesus Egiguren 2014ko martxoan jardun zuen Enekoitz Esnaola kazetariarekin. - Jon Sarasua 2014ko maiatzean Josu Azpillagarekin aritu zen solasean - Edurne Brouard 2014ko uztailean etorri zen Azpeitira, eta Alex Silva kazetariarekin aritu zen. - Fermin Muguruza musikaria izan zen 2014ko azaroan Olatz Prat kazetariarekin solasean aritu zena. - Ramon Saizarbitoria 2014ko abenduan izan da, Ramon Etxezarretarekin solasean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide