Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Abenduaren 29an igeriko Nazioarteko XXXII. Eguberri Txapelketa jokatuko da Donostiako Paco Yoldi igerilekuan. Euskal Selekzioarekin bi igerilari azpeitiar daude: Ainhoa eta Oihana Goenaga. Denera, Euskal Selekziorako 24 igerilari deitu dituzte, hamabi emakumezko eta hamabi gizonezko.
Honako probetan hartuko dute parte Izarraitz Igeri Elkarteko bi igerilariek:
- Ainhoa Goenagak, 50 mero bizkarrean eta 100 metro bizkarreko proban.
- Oihana Goenagak, 50 metro librean eta 100 metro libreko lehian.