Eguraldi ederra egokitu da San Tomas Egunean eta Azpeitira jendetza gerturatu da goize-eguerdi partean. Ekitaldi mordoa eta jan-edana ugari. Urteroko giroaz gozatu dute herritarrek. Baserritarrez jaztera animatu da aurten ere haur eta heldu asko, eta festak ordu txikietara arte iraungo du.
Eguzkitsu esnatu da eguna, eta horregatik, tabernak ez ezik plaza eta kale bazterrak ere bete ditu jendeak.