Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Zestoako Arroabea auzoan ikastetxe berria egiteko aldarriekin jarraitzen dute. Atzo arratsaldean protesta zaratatsua egin zuten dozenaka lagunek, herri eskolak eta Guraso Elkarteak antolatuta. Aurrerantzean, bi astean behin halako ekintzak egiteko asmoa daukate, eta hurrengoa urtarrilaren 8an, oporretatik bueltan, izango dela iragarri dute.
Era berean, datozen asteetara begira, beste hainbat ekintza egingo dituzte: abenduak 23an, hurrengo asteartean, Olentzero joango da, eta ikastetxe berria eskatuz eskutitz bat emango diote. Aurten, gainera, San Silbestre txiki ere antolatu dute abenduaren 31rako, helburu berdinarekin.