Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Balurdinek, Orokieta Herri Eskolako Gurasoen Elkarteak, Bigarren Eskuko Jostailuen azoka antolatu zuen pasa den asteburuan. Jakinarazi dutenez, "arrakasta izugarria" izan zuen: "Familiak oso eskuzabalak izan dira jostailuak ekartzen; eskolako zuzendaritzak eta irakasleak animatuta, ikasle mordoa izan da boluntario lanetan eta ondorioz, aurtengo salmentan 1.345 € bildu dira". Jasotako dirua Mozanbikeko haurrei bideratuko zaie eta saldu gabe geratu diren jostailuak Gurutze Gorriak banatuko ditu.
Balurdinek, Mozanbikeko haurren izenean eta Gurutze Gorriaren izenean, beste behin ere erakutsi duten elkartasunagatik eskerrak eman dizkie herritarrei.