'Badator Olentzero!' ikuskizuna gaur Azpeitiko Soreasun

Nerea Uranga 2014ko abenduaren 19a

'Badator Olentzero!' ikuskizuneko entsegua Soreasun (Azpeitiko Kultur Mahaia) Azpeitian bat egin dute hainbat kultur taldek eta norbanakok, eta 80 lagun baino gehiago bilduko dituen ikuskizuna antolatu du Azpeitiko Kultur Mahaiak gaurko Soreasun, 19:00etan: Badator Olentzero! Oinarrian antzerki ikuskizun bat da, baina musika, kantua eta dantza ere baditu. Gabonetako ospakizunen nondik norakoen berri emango dute gaur Soreasun: «Gabonetan ospatzen duguna, Olentzerorekin Oles Aroa da. Neguko solstizioa. Aukera berrien aroa. Biziberritzeko aroa. Olentzero sua da, eta suak urteetako tradizioa du Euskal Herrian. Biziberritu, aukera berriz bete, ez daudenak gogoratu, eta elkarrekin gozatuz». Azpeitiko Kultur Mahaiak herritarrek parte hartuko duten ikuskizunarekin «tradizioak gaurkotu eta transmititzeko» ahalegina egingo du.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide