Nekane eta Izaro Zinkunegiren aurkako akusazioa artxibatu dute

Urola Kostako Hitza 2014ko abenduaren 18a

Nekane eta Izaro Zinkunegi ahizpa errezildarrak Espainiako Auzitegi Nazionalean deklaratu zuten urrian Ernai gazte erakundeak 2013an antolatutako Gazte Danbada jaialdiaren berri emateagatik Topatu.info webgunean. Gaur jakin denez, Nekane eta Izaro Zinkunegiren kontrako zigorrik ez dute eskatuko. Iraitz Salegi bergararra, Topatu.info-ko beste kazetariarentzat eta beste zortzi lagunentzat, aldiz, 18 hilabete eta bi urteko kartzela zigorrak eskatu dituzte Espainiako Fiskaltzak eta Terrorismoaren Biktimen Elkarteak, "terrorismoa goratzea" egotzita.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide