Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
2015-2017 urte bitarteko plana da eta abenduaren 2an onartu zuen Azpeitiko udal gobernuak abenduko osoko bilkuran. Udaletik diotenez, Euskara Sustatzeko Ekintza Plana (ESEP) euskararen egoera hobetzeko "tresna" bat da: "Etorkizuna aurreikusteko eta etorkizunari aurre hartzeko erreminta da. Azpeitiko Udalak herritarrekin hartzen duen konpromiso bat da, askoren ahaleginaren emaitza".
Azpeitiko Udalaren arabera, plangintzarekin Azpeitiko gizarte sarearen maila guztietan euskararen "balio funtzionala eta sinbolikoa" indartzea nahi da: "Azpeitiko herritarren artean euskararen erabateko normalizazioa lortzeko, lehentasunezko helburuak eta eragin eremuak identifikatzen ditu plan honek, hizkuntza politikako neurriak erabaki eta aplikatuz euskaraz bizi nahi duten azpeitiarrei horretarako aukerak eta bermeak eskaini ahal izateko".
Plangintzaren hiru helburuak
Hizkuntza plagintza berri honek, hiru helburu estrategikoen inguruan antolatzen da. Helburu "nagusia" euskararen erabilera dela diote udaletik. Euskararen erbailerarekin batera, jabekuntzak aurkitzen dira (euskararen belaunaldien arteko transmisioak) eta azkenik, elikadurak bereizten dira hau da, euskarazko produktuak sortzea: aldizkariak, liburuak, antzerkiak eta liburuak, besteak beste.
"Euskara Sustatzeko Azpeitiko Ekintza Plana, euskararen berrikuntzarako eta aurrerapenarako ezinbesteko kudeaketa tresta dugu" azpimarratu dute udaletik.