Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
- Planaren ekintza nagusiak:
- Santiago hondartzarako irisgarritasuna hobetzea. Arrapala bat jarriko da egun eskailerak dauden lekuan. Haren azpian kokatuko dira taberna eta komunak.
- Dunen arteko bidexkak zaindu. Batzuk oinezkoentzat erabilgarri egongo dira; beste batzuk, ez. Ez dira baimenduko piknikak, barbakoak edo antzerakoak. Langile bat kontratatu nahi da zaintza lanetarako.
- Padura ondotik doan bidea estutu. Oinezko eta bizikletentzat bakarrik izango da.
- Atrakalekuak errioan. Txalupa eta bapore tradizionalak lotzeko jarriko dira ibai ertzetan.
- Bidexkak artadian zehar. Landarte parean berreskuratuko dira. Ibaian, artadi azpian dagoen nasa txukunduko da. Artaditik hara eramaten zuen bidexka itxi eta bertaratzeko aukera bakarra txalupaz izango da.
- Baratzeak. Etorkizunean instituzio batek Basadizar inguruan padura berreskuratzea erabakitzen badu, ateak irekiko zaizkio baratzeak kentzeko.
- Marearteko gunea. Usurbiribillaga aldean, enbor lehorrak dauden inguruan hura padura bihurtu eta marearteko gunea sortzeko aukera.
- Behatokiak. Hegaztiak ikusteko hiru behatoki jarriko dira: Basadizarren, Kanteragañan eta Usurbiribillaga aldean.
- Beduako ontziola. Aztarnak zaindu, berreskuratu edo museo antzerako bat egiteko aukera zabaltzen da.
- Gorostiagako soro berriak. Industrialde alboan, ibaiertzaren altuera pixka bat jaistea aurreikusten da.
- Ibaian gora. Oikiara bidean, ibaiertzeko landaretza berreskuratuko da.
- Aztarna arkeologikoak. Itsasadarraren eremuan daudenak katalogatuko dira, lurrean mugimenduak egiten direnean kontuan har ditzaten.