Besteak beste, Guillermo Aizpuru zena omendu du Gipuzkoako Foru Aldundiak

Urola Kostako Hitza 2014ko abe. 18a, 11:00

Atzo Gipuzkoako Foru Aldundikoak, Azpeitiko Udalekoak eta Guillermo Aizpuru zenaren senideak. Frankismo garaian bortxazko lanetan jardundako presoak omendu zituen atzo arratsaldean Gipuzkoako Foru Aldundiak; tartean, Guillermo Aizpuru zena. Azpeitiar zenaren senideek parte hartu zuten ekitaldian, eta baita Azpeitiko Udaleko arduradunek ere. Gainera, Azpeitiko Udalaren izenean Aizpururen senideei oroigarri bat eman zien Eneko Etxeberria alkateak. Guillermo Aizpuru Eusko Gudarostean boluntario aurkeztu zen, eta gero Trabajadoreetan ibili zen. Aizpururi Oarsobidasoako HITZAn elkarrizketa egin zioten, eta hala zioen: "Ez pentsatzeko egoerak pasatu genituen Babilonian". Azpeitiko Uztarria herri aldizkarian ere egin zioten, 2007ko martxoan. Hauxe zioen orduan Euskal Herriko egoeraz galdetuta: "Fidel Castrok Kubako iraultzan esana gogoan dut:'Armak zertarako, herria edukita? Demokraziari, demokrazia handiagoarekin aurre egin behar zaio'. Baina oraindik uniformea ez du kendu Castrok... Indarkerian oinarrituta ezin da demokrazia eskatu. Denok elkarrekin bizitzen ikasi behar dugu, eta zure etsairik handiena lagun bilakatzen jakin behar duzu. Horixe da bizimodu honen gakoa..". Guillermo Aizpuru 1917an jaio zen Azpeitian eta hil honen 3an hil zen Irunen. Azken urteetan han bizi zen.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide