Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Dendartean elkarteak abian jarri duten kanpainarekin bat egiten duela jakinarazi dute Azpeitiko Bertan Merkatari Elkartetik. Kanpainaren irudia bi laranja erdi dira, komertzio txikiari laguntza emateko asmoz. «Beste saltoki batzuek arrazoi ekonomiko edo arrazionalekin tentatzen dituzte erosleak. Komertzio txikiak arrazoia eta bihotza erabiltzen ditu. Beraz, komertzio txikia ez da alderdi emozionala soilik, alderdi arrazionala ere bada», azpimarratu dute Azpeitiko merkatari elkartekoek.