[caption id="attachment_120492" align="aligncenter" width="300"]

Euskal Herriko Txistor Lehiaketako saridunak (Goierri.hitza.eus)[/caption]
Gaur Ordizian Euskal Herriko XVII. txistor lehiaketa jokatu da. Ataungo Erauskin harategiko Jose Ramon Erauskin izan da irabazlea. Zarauzko Gesalaga harategiko txistorrak hirugarren postua lortu du, Ordiziako Lasa harategiaren atzetik. Lehiaketa Gipuzkoako harakinen elkarteak eta Ordiziako Udalak antolatu dute .
Epaimahaikoek txistorraren itxurari, osagaiei eta zaporeari erreparatu diote produktu hoberena aukeratzerakoan eta orokorrean izan den “maila ona” nabarmendu dute. Epaimahaia ondorengoek osatu dute: Joxean Eizmendi (Ilarra Jatetxea, Donostia), Juan Manuel Garmendia (Kattalin erretegia, Beasain) eta Imanol Gaztañaga (Zubibi Jatetxea, Ordizia); Jose Antonio Mujika eta Juan Garmendia harakin ohiak (Ordizia), Benita Mujika Ordiziako tabernari ohia, Josema Azpeitia (Ondojan aldizkaria) eta Basque Culinary Centerreko Fernando Barena, Sofia Yannelli, Ricardo Navarro eta Ana Icasati, irakasle eta masterreko ikasleak hurrez hurren.
Sailkapena
- Erauskin Harategia, Ataun.
- Lasa Harategia, Ordizia.
- Gesalaga Harategia, Zarautz.
- Jose Mari Barriola, Ibarra.
- Aldasoro Harategia, Altsasu.
- Garikano Harategia, Tolosa.
- Lizarraga Harategia, Leitza.
- Urdaneta Harategia, Ordizia.