Erdoiztako errepidea itxita dago ostiralera arte

Urola Kostako Hitza 2014ko abenduaren 17a

Errezilgo Erdoizta auzora doan GI-3661 errepideak itxita jarraitzen du, errepidea konpontzen ari direlako. Astelehenean berriz itxi zuten bidea, eta ostiralera arte ezin izango da erabili 08:00etatik arratsaldeko 19:00etara artean. Ordutegi horretatik kanpo, errepidea irekita egongo da zirkulaziorako.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide