Espetxe politika salatzeko elkarretaratzeak egin dituzte eskualdean

Urola Kostako Hitza 2014ko abenduaren 16a

Besteak beste Azpeitian, Zarautzen eta Getarian izan dira protestak, Sortuk deituta. Iluntzean egin dituzte elkarretaratzeak, eta Getarian, esaterako, jakinarazi dute 40 lagun inguru elkartu direla udaletxe azpian euskal presoen eskubideen alde. Azpeitian ere udaletxe aurrean izan da bilkura, baita Zarautzen ere. Getarian gaur iluntzean egin duten protestako une bat (Hitza)

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide