[
Berria.eus] Beñat Lizeaga zumaiarra, Izaskun Goñi, Egoi Irisarri, Endika Perez, Imanol Beristain, Ikoitz Arrese, Irati Tobar, Saioa Zibiaur, Ainara Ladron, Aitziber Plazaola, Jazint Ramirez eta Xalbador Ramirezen kontrako akusazioak erretiratu ditu fiskalak.
Dena den, Zumaiatik jakinarazi dute
bihar Madrilera joateko antolatuta dagoen autobusa mantendu egiten dela.
Defentsaren perituek atzo egiazkotzat jo zituzten gazteen tortura salaketak Istanbulgo protokoloa oinarri hartuta. Gaur Poliziaen perituek hartu dute hitza. Poliziek berretsi egin dute euren txostenetan esandakoa: auzipetuak Segikoak zirela, eta hori frogatzeko esan dute, besteak beste
, Gazte eta aske, irabazi arte leloa Segirena zela.
Independentzia leloa ere Segikoa zela esan dute, nahiz eta beste 40 gazteren aurkako epaiketaren epaiak lotura hori ukatu zuen.
Berria.eus-eko Hodei Iruretagoiena kazetaria zuzenean jarraitzen ari da epaiketa.