Ramon Saizarbitoria da gaurko Aho Bizarrik Gabeko protagonista

Urola Kostako Hitza 2014ko abenduaren 16a

Gaur egingo dute Aho Bizarrik Gabe solasaldien 11.saioa, eta Ramon Saizarbitoria idazlea izango da bertako protagonista. Solasaldia Sanagustin kulturgunean izango da, arratsaldeko 19:00etan, eta Ramon Etxezarreta urrestildarra izango da galderak egingo dizkiona. Idazleari galderaren bat egin nahi dionak, posta elektronikoz du aukera ondorengo helbidean: ahobizarrikgabe@gmail.com. Orain urtebete pasa hasi zen Aho Bizarrik Gabe solasaldi zikloa, Azpeitiko Kultur Mahaiaren, Sanagustin kulturgunearen, Uztarria Komunikazio Taldearen, Erlo Telebistaren eta UROLA KOSTAKO HITZAren ekimenez. Hamar izan dira orain arte solasean aritu diren gonbidatuak: Martxelo Otamendi, Joan Jose Ibarretxe, Benito Lertxundi, Maddalen Iriarte, Jose Maria Setien, Amets Arzallus, Jesus Egiguren, Jon Sarasua, Edurne Brouard eta Fermin Muguruza

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide