Ernai taldeak '11 konpromiso, askatasunerantz!' lelopean egitaraua antolatu du

Urola Kostako Hitza 2014ko abenduaren 15a

Zumaiako Ernai taldeal Denak ala Inor Ez dinamikaren barruan 11 konpromiso, askatasunerantz! lelopean hainbat ekimen antolatu du datozen egunetarako. Denak Ala Inor Ez dinamikarekin gazteria preso eta iheslarien alde konpromisoak hartzera animatu nahi dute."Gazteok ere konponbidearen eraikuntzan pausuak ematea beharrezkoa ikusten dugu eta bide horretan, preso eta ihesalriak gatazka konpontzeko ezinbestekotzat ikusten ditugu" azaldu dute. Datozen egunetan gazteei konpromisoak hartzeko aukera emate aldera egitarau oparoa antolatu dute: hitzaldiak, mendi-martxa eta baraualdia besteak beste. EGITARAUA - Abenduak 16, asteartea. 19:00etan Alondegian Dispertsioaren inguruko mahai ingurua. Etxerateko kidea Urtzi Errazkinek, Senideakeko kide Ander Aranburuk eta Patxi Aristi preso ohiak parte hartuko dute. - Abenduak 20, larunbata. 09:29ean tren geltokian hasita Deba-Zumaia mendi irteera. - Abenduak 23 eta 24, asteartea eta asteazkena. 12:00etan hasi eta 24 orduz baraualdia. - Abenduak 26, ostirala. 20:00etan hileko azken ostiraleko elkarretaratzea eta ondoren, gazte argazkia. - Abenduak 30, asteartea. Goizean espetxe martxa. 20:00etan, Burdin hariak eta plastikozko goilarak (eta maitasun lubrikatua) kartzelari buruzko gogoeta musikatua. - Abenduak 31, asteazkena. Urte amaierako manifa. - Urtarrilak 3, larunbata. Eskubaloi txapelketa Zarautzen. - Urtarrilak 10, larunbata. Gazteak ere Bilbora.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide