Hodei Collazok irabazi du Mundakako surf txapelketa

Aritz Mutiozabal 2014ko abenduaren 15a

Hodei Collazo podiumaren lehen postuan (EHSF).

Sasoian.info. Surflari zarauztarra gailendu zen Euskal Surf Zirkuituko hirugarren eta azken proban, finala ikusgarri baten ondoren. Jatyr Berasaluzek hartu zuen lidertza hasieran, baina Hodei Collazok eta Eneko Acerok ez zioten aldentzen utzi. Hori horrela, 9.33 olatuarekin hankaz gora jarri zuen finala zarauztarrak. Acerok serieko olatu bati esker 8.23 puntu elortu zituen, eta Berasaluzeren aurretik jarri zen. Olatu serie ezin hobea gerturatzen zegoen Izaro aldetik, eta Collazok lehendabizikoa, Acerok bigarrena eta Berasaluzek hirugarrena harrapatzea lortu zuten. Txapelketa osoko olaturik onenak surfeatu zituzten, eta emaitza ere halakoxea izan zen: Collazoren olatua 9.57 puntukoa, Acerorena 9.43 puntukoa eta Jatyrrena 9.07 puntukoa. Dena erabakita geratu zen: Collazo Mundakako probaren garaile eta Acero aurtengo Euskal Zirkuitoko Txapeldun.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide