Ostiralean jokatu zuten 'Gune' eta 'Jopijo' taldeek VII. Bertso Parrandako finala, Gaztetxean. Jende ugari bertaratu zen, eta giro ederrean igaro zen saioa. Gurutze Oiarzabal aritu zen gai-jartzaile lanetan, eta askotariko gaien inguruan abestu behar izan zuten oholtzan ziren sei bertsolariek.