Orotara, 17 bikotek hartu zuten parte txapelketan. Horietatik zazpi azpeitiarrek osatutakoak ziren, bi azpeitiarrek eta azkoitiarrek osatutakoak eta hiru errezildar bikote ere bai. Datorren igandean, Santo Tomas eguna, Gazteen Azpeitiko XIV. Dantza Suelto Txapelketa izango da, 18:00etan hasita, Sanagustin kulturgunean.