Azkoitiko Anaitasuna Xake Taldearen egoitzan dozenaka haur eta heldu elkartu ziren atzo, XXX. Kattu Xake Memoriala jokatzeko. Goizetik, hainbat partida jokatu zituzten inguruko xake jokalariek, eta eguerdian, ohi bezala, Errezil tabernan sari banaketa egin zuten.
Xake Memorialarekin hasi dituzte
Ramon Oñederra 'Kattu'-ren omenezko ekitaldiak. Izan ere, ostiralean hogeita hamaika urte beteko dira GALek azkoitiarra hil zuenetik, eta urteurrenaren harira hainbat ekimen izango dira datozen egunetan Azkoitian.