Azpeitiko Madalena baselizaren alboko etxeak botatzen ari dira

Urola Kostako Hitza 2014ko abenduaren 12a

Madalena auzoan etxebizitzak botatzen hasi dira gaur (Argazkia: Azpeitiko Udala) Azpeitiko Udalak Madalenako baselizaren alboan dauden bi etxebizitzak erosi zituen eta gaur etxe horiek botatzen hasi dira. Udaletik adierazi dutenez, auzoa biziberritu nahi dute: "Madalenako auzoa elementu garrantzitsua da herriko tursimoa sustatu ahal izateko. Duen ondareaz gain, herriaren sarreran kokatzen delako".

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide