EH Bilduk inkesta bat prestatu du herritarren iritzia jasotzeko

Urola Kostako Hitza 2014ko abenduaren 12a

Zarauzko EH Bilduk herritarren iritzia jasotzen jarraitu nahi du, eta horetarako zein datozen hauteskundeetarako herri programa gauzatzeko inkesta bat prestatu du. Galdetegia zarautz.eh.bildu.net helbidean zintzilikatu dute, eta edonork legegintzaldian arloka aurrera eraman diren politikak baloratu ahalko ditu horren bidez. Era berean, datorren legegintzaldira begira, zein proiektu eta politika abiatu nahiko lirateken azaldu ahalko dute herritarrek. Hilaren 20ra arte bete ahalko da sareko inkesta hori. Halaber, Puntuz puntu prozesuarekin jarraituko dute. Hain zuzen, datorren astetik aurrera EH Bildu alor ezberdinetako eragileekin zein auzotako bizilagunekin bilduko dira koalizioko ordezkariak. Abenduaren 16n hezkuntzaren inguruko bilera egingo dute Gaztelekuan, 17:00etan, eta abenduaren 18an, berriz, kirolari buruzkoa, kiroldegian, 19:00etan. Egun horretan, gainera, Vista Alegreko auzotarrekin ere bilduko dira.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide