Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Bederatzi hilabete igaro dira Azpeitibili proiektuaren barnean egiten den Osasun Ibilbideak programa abian jarri zutenetik. Udal kirol sailetik diotenez "adinduen aktibitate fisikoa eta autonomia zein giza harremanak bultzatea" dira egitasmoaren helburuak.
Maider Aizpuruak gidatzen du ibiltarien taldea eta berak argitu duenez "gaitasun fisiko eta erritmo ezberdinak egoteak ez die inolako baldintzarik suposatzen partaideei izan ere, denek aurkitzen dute bere antzera ibiltzen den kidea".
"Arrakasta handia"
27 pertsonek osatzen dute programaren taldea eta saio bakoitzean 13-15 herritar inguru biltzen dira. Ekimenaren gorakada eta partaideen balorazioa aztertu ondoren, programarekin jarraitzea erabaki dute kirol eta gizartekintzako udal ordezkariek. Programak "arrakasta handia" izan duela azpimarratu dute.
Egitasmoaren saioak astelehenetan eta ostegunetan izaten dira 10:00etatik 11:30etara Azpeitiko udaletxeko arkupeetatik irtenda. Antolatzaileek bertan parte hartzeko deia luzatu nahi die herritar guztiei. Jakinarazi dutenez abenduaren 25ean ez da saiorik egingo baina gainontzeko data guztiak mantendu egingo dituzte.