Itsas denboraleak irudi politak utzi ditu kostaldean

Urola Kostako Hitza 2014ko abe. 12a, 11:13

Olatuek Zarauzko moila gainditu dute. Lorentxo Portularrume Beste behin olatu handiek irudi ikusgarriak utzi dituzte kostaldean. Gaur goizean, 08:30a aldera holako itxura zuen Zarauzko moila inguruak. 20:38 aldera izango da hurrengo itsasgora, gaur, eta 3, 5 metro inguruko olatuak iragarri dituzte. Itsas maila jaisten joango da, baina Euskalment euskal metereologia agentziak mantendu egingo du abisu horia. Gaur gauean eta bihar goizaldean ere alerta izango da, baina hego haizeagatik. Argazkiak: Lorentxo Portularrume

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide