[caption id="attachment_81766" align="aligncenter" width="300"]

Orain bi urteko Santa Lutzi eguneko irudi bat (Nerea Uranga/Hitza)[/caption]
Urtero bezala, aurten ere Santa Luzia Eguna ospatuko dute Azpeitiko Elosiaga auzoan.
Ohikoa den bezala, Elosiagako baselizan meza nagusia ospatuz hasiko dituzte Santa Luzia jaiak. Azpeitiko eta Zumaiko abesbatzak ariko dira bertan.
Mokaduentzako denbora ere egongo da egunean zehar. Izan ere, hamaiketakoa eta bazkaria antolatu dituzte Añota sagardotegian.
Bertsolariek eta trikitilariek alaituko dute Elosiagako Santa Luzia Eguna.
EGITARAUA:
Abenduak 13, larunbata
- 11.00etan. Meza nagusia, Zumaiako eta Azpeitiko abesbatzekin.
- 12:00etan. Hamaiketakoa Añota sagardotegian.
- 12:30ean. Lidia eta Xabier trikitilarien emanaldia.
- 14:00etan. Bailarako jubilatuentzat bazkaria Añota sagardotegian.
- Ondoren. Erromeria egingo dute Lidia eta Xabier trikitilariekin eta Lizaso aita-seme bertsolariekin.